XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osakinaren gogoetak

Aphez eta mihikuen jorratzea; mende guzietan, laket izan zaio jendeari.

Gure mendean aphezak ez dira hain ongi bizi. Zozo zonbeit dituzte oraino jelos.

Mihikuek aldiz diru hanitz irabazten dute, gehienek segurik.

Horien alderako jelosia ez da tipitu.

Bainan gure ustez deputatuek dituzte jasaiten mihi kolpe gaichtoenak.

Halere kasu! Bakotchak bere deputatua, nola bere mihikua hautatzen du.

Denek batean pilik ez badute balio, nor berarena ez hunki.

Bere gostukoa du, ez da beraz bertzeak iduria, bainan gizonetan ohoragarriena eta agurgarriena.

Mihikuetan chahartzen denik guti da, mochkortzen denik asko.

Errotegirat heltzeko biderik segurrena eta gozoena ostatutik iragaiten da.

Eri batek uzten duenian, mihikuak ez du pratiku bat bakarrik galtzen, bainan fidantza bat eta maiz adichkidantza bat. Hori zaio gehienik gaitzitzen.

Mihikuaren erranetik laket zaiona du eriak gogoan hartzen.

Funtsean ez dugula berdin egiten aphezaren katichimatik.

Ezagutu dut gizon bat jite alegerakoa.

Jaun erretorrari entzuna omen zion ongi hiltzeko behar zela ongi bizi.

Eta ohorezik hil bazen, hitz dautzut ederki bizi izan zela.

Mihikuaren eginbidea: ahalaz sendotzea, maizenik soleitzea; beti bizitzen eta hiltzen laguntzea.

CARREL mihiku aipatuarenak dira hitz hauk: Lehen eginbidea da ahalaz osokienik bizitzea, gure eta bertzen baitan biziaren semendatzea, bizia nasaiago, gochoaga, ederrago, zuzenago, egitea

Mihikuz mihiku kurritzeko orde, baten erranean geldi zite.

Hobe baita segurtamen bat gogoan hiltzea dudan bizitzea baino.

Mihikua eta osagarria urritik? Zertako ez? Bainan ogia.

Ezagutzen ditut eriak, geroko ogiaren ezbaiez, ez baitzaiote sendatzea opagarri.

Aho hortzdunari laket ogia. Maira aberats duenak aldiz maiz eskas osagarria.

Jan aitzineko otoitzik ederrena zait: Jauna, gose direneri emozute ogia, ogi duteneri emozute gosea.